He creado este blog pensando en ofrecer a los niños hospitalizados un espacio abierto a la comunicación. No en vano, LA PALABRA PUEDE CURAR.
RSS

viernes, 28 de noviembre de 2008

NIRE ISTORIOA

Kaixo:

Ni Xabi naiz, bederatzi urte ditut, Bergarakoa naiz eta Gasteizko Txagorritxu ospitalean nago.

Ikastolara joatea gustatzen zait, gehien gustatzen zaidana plastika da, margotzen oso ondo pasatzen dut eta. Ospitalean nago txisa gorria egiten dudalako. Bi froga egin zizkidaten eta oso ondo irten ziren. Atzo ekografia egin zidaten, ondo zegoen hori ere. Orain oso ondo nago eta laister etxera joango naiz.
Nire ondoan Eider dago eta biok etortzen gara ospitaleko eskolara. Hemengo eskolan lasai nago eta oso ondo pasatzen dut.

Lasai egon noizbait ospitalera joan behar bazarete, sudurretik hartu arnasa eta ahotik bota eta lasaituko zara.

No hay comentarios: